Neguan hotza egiten du.
Zurekin egotea maite dut.
Neguan egunak udan baino laburragoak dira.
Udan beroa egiten du.
Askotan txakurra nire ondoan aurkitzen dut.
Katua mahaiaren azpian dago.
Besoa hautsi du.
Apalategia handia da baina burdina erdoilduta dago.
Gitarra oso polita da baina desafinatuta dago.
Herriko gazteek gizon hura zanpatu egin zuten oso harroputza delako.
Amak asko maite nau ongi portatzen naizelako.
Azkar irakurtzen dut asko praktikatzen dudalako.
Nota onak atera dituzte asko ikasi dutelako.
Europako urrezko domina lortu dute egunero entrenatu dutelako.
Aulkian eroso nago nire neurrira doi fabrikatuta dagoelako.
Argazki honetan lau anai-arrebak agertzen zarete.
Euskaldunon sukaldaritza munduan ezaguna da.
Argazki kamara honekin album polit bat sortu genuen.
Kandelaren argia amatatu egin da.
Ardoa edari alkoholikoa da.
Nekazariak ortuko barazkiak ekartzen dizkigu.
Lehenago etorriko bazina lehenago bukatuko genuke.
Zure kamiseta berria zikinduko balitz ama haserretuko litzateke.
Bart termometroak hogei gradu markatu zituen.
Zigarroak erretzeak birikiak zikintzen ditu.
Piramideak Egiptoko faraoien hilobiak ziren.
Flotagailuari esker ez nintzen ito.
Negutegiarekin tomateen uzta aurreratuko dugu.
Begi ninia beltz kolorekoa da.
Zientzialariak aurkikuntza berrien bila dabiltza.
Amak bere semea maitasunez ferekatzen du.
Zure lagunek gure urteurrena ospatzeko festa bat antolatu dute.
Dena batu egin dut zu pozik egoteko.
Ezin dut lorik egin auzo-lagun bat danborra jotzen ari delako.
Narrastiek ez dute hegan egiten.
Kolibriak atzeraka hegan egin dezake.
Frantziatik datorren roquefort gazta gustuko dut.
Ijitoek ezkontzetan euren kamisetak apurtzen dituzte.
Bero handia egiten duenean ur hotzeko dutxa bat hartzea gustuko dut.
Haurrek marrazki politenak eraman dituzte etxera.
Meteorito batek itzelezko kraterra sortu du lurrazalean.
Kotxeari pneumatiko berriak jarriko banizkio ez litzateke errepidean irristatuko.
Mahai gaineko kartak nahastu eta jolaskideen artean banatuko ditut.
Bere tripa handiaren erdian zilbor txiki bat du.
Neska gaizto horrek deabrukeriak besterik ez ditu egiten.
Taberna horretan freskagarri bat eskatuko dut.
Zartaginean patatak frijitzen ditut.
Brokolia, Bruselaza eta azalorea aza motak dira.
Itsu hori braillez idatzitako liburu bat irakurtzen ari da.
Emakume horrek zaplasteko bat eman dio bere albokoari.
Herri honetako paretetan graffiti asko margotu dituzte.
Talde horretako musikariek disko berria grabatu dute.
Sukalde honetako mahai gaina granitozkoa da.  
Nire senarrak txakurra hil zuen.
Zure lagunak ez zidan ezer esan.
Egunero eskailerak igotzen ditut.
Nire etxean ez dugu telebistarik.
Egunero irratiko berriak entzuten ditut.
Zure musuzapia oso zikin dago.
Besaulkian jesarri naiz.
Aulkiak lau hanka ditu.
Endikak ez dit ezer esan.
Ama nirekin haserretu da.
Etorri denetik oso pozik nago.
Zure gitarrari soka bat falta zaio.
Liburuak apalategian daude.
Liburu zurian ipuin polit bat irakurri nuen.
Etxean bost erloju ditugu.
Gure etxeko armairuan gauza asko sartzen dira.
Aspiragailuak nire botoiak irentsi ditu.
Laranjaren azala oso potoloa da.
Ariane ordu laurden atzeratu zen.
Klasean ez gara saltoka ibiliko.
Zuek musika entzuteko ohitura duzue.
Zuei ez zaizkizue izozkiak gustatzen.
Telebistako ospetsuak jantzi garestiak erosten dituzte.
Nire izozgailuan ez da janari asko sartzen txikia delako.
Udazkenean hostoak erortzen dira.
Udaberrian basoa lorez estaltzen da.
Bizkaiko mendiak belarrez beteta daude.
Irratian musika entzutea gustuko dut.
Irratiko berrietan Afrikan gerra bat dagoela entzun dut.
Oso azkarra zarela konturatu naiz.
Asko maite zaitut.
Bizkarrez atzera erori zen.
Ni zure laguna izango naiz.
Liburu honek orri laranjak ditu.
Eguzkia zeruan ikusten dut.
Nire arrebak musu bat eman dit.
Gizon horrek gaizki gidatzen du.
Gaur goizean humore txarrez altxatu naiz.
Nire alaba oso langilea da.
Ez dut ehizara joateko umorerik.
Zuk txisteak sortu egiten dituzu.
Guk gozokiak jatea gustuko dugu.
Guk ipuinak apaletan ditugu.
Nire lagunek jostailu handiak dituzte.
Maialenek musu bat eman dit.
Xabik niri liburuak utzi dizkit.
Nire diskoak oparituko dizkizut.
Nire etxean ogi asko jaten dugu.
Gure eskolako kideak ikasle finak dira.
Kale honetako farolak itzalita daude.
Izarren argia oso ahula da.
Aulki horietan jesarriko gara.
Lehendakariak erabaki zailak hartu zituen.
Nire amonaren etxera joan nintzen.
Zure aitonarekin hitz egin nuen.
Atzo ordenagailua piztuta utzi nuen.
Nire gelako armairuak ireki nituen.
Arropa garbitu eta gero gorde zenuen.
Guraizeek mozteko balio dute.
Artazi hauekin ezin da arraina moztu.
Ipuinak liburuetan idatzita daude.
Praka hauek ikaragarri gustatzen zaizkit.
Atzoko pelikula oso luzea izan zen.
Lagunak etxera etorri ziren.
Erlojuaren orratz laburra apurtu da.
Ortografia akats gutxi egiten ditu.
Mutiko hori Donostiakoa da.
Gu eguerdiko hamabietan plazara joan ginen.
Ni ez naiz argazki horretan azaltzen.
Hi oso neska argia haiz.
Munduan ez da zu bezalako pertsona azkarrik existitzen.
Haiek oso neska jatorrak dira.
Zuek gure etxera gerturatu zarete gaur gauean.
Gu egunkariko argazki horretan azaldu ginen.
Sara oso neska polita da.
Atzo goizean gu hondartzara joan ginen.
Biraka hainbeste ibili ondoren zoratu egin zineten.
Mutil gazte hura ez zen esaten zuten bezain ederra.
Txikitan mutil ausarta hintzen.
Atzo iluntzean gu mendira joan ginen.
Gurasoak atzo eguerdian mendira joan ziren perretxiko bila.
Hi larunbat arratsaldean ez hintzen kalera atera.
Bat-batean zapoa printze bihurtu zen.
Zuei kolorinetako boligrafoak ikaragarri gustatzen zaizkizue.
Nik askotan ikusi zaituztet zuek lurrean botata.
Zuek ez duzue filosofiako azterketarako ezer ikasi. 
Leandrok gaur goizean zu atera zaitu lantegitik. 
Maitek pasteltxo guztiak jan ditu.
Gaur goizean mutil haiek tabernatik bota gaituzte.
Guk hi amildegian behera bultzatu haugu.
Mutil haiek ni gupidarik gabe jo naute.
Nik zerriak gorroto ditut.
Mikelek etxera iristean Karmele jo du.
Apaizak eliztarrak oso maite ditu.
Nik zuek askotan mespretxatzen zaituztet.
Haiek hi zapaldu haute.
Errugbi jokalariek guri urrezko baloi bat ekarri digute.
Irakasleak zuri liburu bat eman dizu.
Guk zuri daukazun guztia kenduko dizugu.
Zuzendariak guri sekulako garrasiak egin dizkigu.
Zuek guri Mallorcatik likorea bidali diguzue.
Okinak irina oso merke erosi dio gizon arabiarrari.
Guk zuri eskalatzeko materiala eskatu dizugu.
Hik nire arrebari patinatzeko botak ekarri dizkiok.
Saharako haurrei jostailuak eramaten dizkiegu.
Zuek baserritarrei simaurra saltzen diezue.
Nik arrainei pentsua bota diet.
Guk zuei kartak saldu dizkizuegu.
Zure txakurra zaunka ari da.
Gure katua miauka ari da.
Afrikako lehoiak orro egiten du gose delako.
Aiztoarekin egindako zauri hori ez baduzu sendatzen infektatuko da.
Elefanteak lurrean aurkitu daitekeen bururik handiena dauka.
Hipopotamoak elikatzeko belarra jaten du.
Nekatu egin da lan handia egin duelako.
Errepide honetan aurreratzea debekatuta dago.
Desertuan ur gutxi dagoenez egarri handia pasa daiteke.
Erlojuak jateko ordua markatzen du.
Nire arreba eta bere alaba ikastetxetik korrika datoz.
Medikua nire gaixotasuna sendatzen ari da.
Hondartzan gaudenean gure azala ez erretzeko eguzki krema eman behar dugu.
Besaulki honetan oso eroso eserita zaudete.
Besaulkian eserita geratuko bazina ez zenituzke etxeko lanak bukatuko.
Patxik atzo Ibaizabal errekan amuarrain bat arrantzatu zuen.
Diru asko dut baina ez naiz pozik bizi.
Bizitza honetan lagunak oso garrantzitsuak dira.
Neguan elurra egiten badu udaberrian uzta ona izango dugu.
Sukaldeko arrainontzian bi arrain txiki bizi dira.
Uztailaren hamabostean mendira joango gara barbakoa bat egitera.
Hondartzara joateko motxilan bainujantzi eta toalla bat sartu behar duzue.
Ahateak hegazti migratzaileak dira.
Nire jaka armairuko esekigailuan eskegi dut.
Gerlariaren ezpatak etsai guztiak hil zituen.
Ez diot erantzunik aurkitzen zure galderari.
Flexoaren argiak orrian idatzita dagoena irakurtzea uzten dit.
Ahuakatea koipedun fruta bat da.
Txinatarrek arroz ugari jaten dute.
Italiarrek espagetiak asmatu zituzten.
Arrain handi bat amuari lotu da eta arrantzaleak itsasotik pozik atera du.
Rock talde horretako bateria joleak abestu egiten du.
Bihar nire familiaren zuhaitz genealogikoa erakutsiko dizut.
Arratsaldeko zortzietan etxean itxarongo zaitut.
Bihar kotxean eramango zaitut eta horrela ez zara berandu helduko.
Nire neurrira doitu zuten dantzarako soinekoa.
Baleak dira munduko animaliarik handienak.
Zauria garbi mantentzeko tirita bat erabili beharko duzu.
Ziortzarekin Anboto mendira igoko naiz.

